Bestelako ekintzak

KULTURARTEKO JOKU TXOKOA

Jolasterakoan elkarbizitzarako oinarriak sendotzen dira eta besteen jokaeren aurreko errespetua sustatzen da, kooperazio eta banakotasunaren arteko oreka sortuz.
Hori dela eta kulruarteko jolasak talde kohesioan eta partaideen kolaborazioan laguntzen du.

HAUR JOLASAK

Jolastea haurren ekintza naturalena da, mugitu eta ingurua manipulatzeko erlazionatu eta espresatzeko beharra asetzen baitu.
Jolasa hezkuntza metodoak aberastu eta praktikan jartzeko modurik baliotsuenetako bat da eta haurren jardueretan leku garrantzitsu bat eduki behar du. Haurren garapenean laguntzen du bere ahalmen sortzailea eta baloreen kontzientzia jokuan jartzen du eta era berean bere soziabilitatea lantzen du adierazpen askeak besteekiko erlazioa inplikatzen du.

IPUIN KONTALARIA

Ipuin kontaketa tresna oso erabilgarria izan daiteke haurren sormena eta imaginazioa garatzeko. Ipuin kontalarien funtzio garrantzitsuena, istorioen bitartez umeen parte-hartzea sustatzea da gai ezberdinak eskaintzen duten sentsibilizazioa garatuz.

ALKOHOLIK GABEKO KOKTELAK

Tailer honen helburua bizi ohitura osasungarrien kontzentzazioan eta estrategia garapenean datza. Horretarako osasunaren ikuspegi positibo eta zabal bat eskainiz.
Tailer honen bitartez gazteei informatu eta sesibilitatu nahi dugu alkolaren kontsumoa bastertuz,  ekintza dibertigarri honen bitartez.