Hezkuntza afektibo sexuala

Programa honetan, sexualitatea  ikuspuntu integral batetik abiatzen  da, sexualitatea bizitza osoan zehar pertsonaren oinarrizko ezaugarri bat bezala ulertuz. Era berean besteekin komunikatzen eta harremanak garatzen laguntzen gaitu, gure burua onartzeko eta sentimenduak ulertzeko eragin zuzena izanez.

Programa hau, sexualitatea bizitzeko eran eragiten duten hainbat baloreetan oinarritzen da, errespetuan, koherentzian eta arduran hain zuzen ere. Eragin honi esker, parte-hartze desberdinen aurrean tolerantzia lantzen da eta aurreikusitako jarrera osasuntsuak indartzen dira.

Programa honen abantailak:

  • Ikasleriaren egokitzapen psikologiko eta ongizate mailak hobetuko ditu.
  • Ikasleriak pertsonen arteko harremanak garatzeko gaitasunak era egokiago batean erabiltzen ikasiko du.
  • Bakoitzaren garapen ebolutibo, behar eta interesak kontuan hartuz sexualitatearen gai desberdinei buruz informazioa emango du.
  • Sexualitatea, erlazio biologiko, afektibo, kognitibo eta soziokulturala kontuan hartzen dituen eraikuntza pertsonala eta orokorra dela ulertzera laguntzen du.
  • Sexualitatea, giza komunikazio eredu bezala ulertzen lagunduko du. Honi esker, iritzien eta sentimenduen adierazpenak, zein osasun, plazer eta afektibitatearen adierazpenak sustatuko ditu.
  • Ezberdintasunarekiko eta beste pertsonekiko errespetua sustatzeaz gain, bizitza proiektu osasuntsua eta arduratsua eraikitzeko nahian, sexuen arteko jokabide diskriminatzaileen aurrean errespetua bultzatuko du.

Eduki hauek saio ezberdinetan banatutako tailerren bidez lantzen ditugu. Tailer hauetan teknika eta jarduera ezberdinak erabiliko ditugu: role-playing, komunikazio teknikak, eztabaidak, talde eta banakako hausnarketarako talde dinamikak, bideoak eta abar.

Informazio zehatzagoa jasotzeko kontaktuan jarri.