Hezkuntza emozionala

Programa honek gauzatze soziala eta pertsonala hobea izateko beharrezkoak diren gaitasunak eta ezaguerak garatuko ditu. Aldi berean, autoestimua indartzen eta harreman interpertsonalen bitartez arazoak konpontzen irakatsiko  du.

Ildo beretik, programa hau gaitasun sozialari eta pertsonalari zuzenduta dagoen hezkuntzari buruz sentsibilizatzen eta kontzientzia hartzen saiatzen da.

Programa honen abantailak:

  • Pertsonen egokitzapen psikologiko eta ongizate mailak hobetuko ditu.
  • Pertsonen arteko harremanak garatzeko gaitasunak era egokiago batean erabiltzen ikasiko du.
  • Autoestimua hobetuko du.
  • Jokaera propioen inguruan gogoeta egiten ikasiko du.
  • Konplexuak diren egoera emozionalei aurre egingo dien estrategiak erabiltzen ikasiko du, autokontrol emozionala lortuz.
  • Adimen Emozionalaren trebetasunak esparru sozialera, pertsonalera eta akademikora zabalduko ditu.

Programaren edukiak hiru multzotan egituratzen dira.

  • Emozioak lantzen.
  • Autokontzeptua eta Autoestimua lantzen
  • Gaitasun Sozialak lantzen.

Eduki hauek saio ezberdinetan banatutako tailerren bidez lantzen ditugu. Tailer hauetan teknika eta jarduera ezberdinak erabiliko ditugu: role-playing, komunikazio teknikak, eztabaidak, talde eta banakako hausnarketarako talde dinamikak, bideoak eta abar.

Informazio zehatzagoa jasotzeko kontaktuan jarri.