“Ezberdintasunean berdinak gara” programa gaur egun gure inguruan ematen ari den errealitate bati erantzuna ematen dio. Gaur egungo gizartean kultura ezberdinen elkarbizitza ematen da modu ezberdinetan.

Proiektu honekin hausnarketarako espazio bat ireki nahi dugu, errealitate berri honetan hazi, bizi eta ikasteko tresnak eskaintzen dizkiogu, ezberdintasunean berdintasunaz ohartuz eta hau oinarritzat hartuz gizarte egoki bat eraikitzeko.

Programa honen abantailak:

  • Haurrak zein nerabeak gizartearen partaide bezala ulertzea eta haien eskubide eta eginbeharrak garatzea.
  • Gure inguruko taldeei edota gutxiengoaren taldeei buruz dauden estereotipo eta aurreiritziak ezagutzea eta aldatzea.
  • Gutxiengoaren kulturen ezagutza eta balorazio positiboa bultzatzea.
  • Beste gizarte, herri eta kulturekiko loturez ohartzea, ikuspegi orokorra eta ohiko bizitza erlazionatuz.
  • Bakea, justizia, errespetua eta solidaritatea oinarri duen elkarbizitza bat garatzeko tresnak kudeatzea.
  • Gure hurbileneko inguruak ezberdintasunari buruzko iritzia ezagutzea eta aztertzea.

Programa honekin ikasitakoa erabilgarria izango da, egunerokotasunean orokortzeko posibilitatearen arabera, eta hau oinarrizko ikuspuntu bat izango da ikasleriaren hausnarketan. Honela, ikasleriak kontzientzia hartuko baitu bere ohiko bizitzan aldatu ditzaketen errealitateez.

Eduki hauek saio ezberdinetan banatutako tailerren bidez lantzen ditugu. Tailer hauetan teknika eta jarduera ezberdinak erabiliko ditugu: role-playing, komunikazio teknikak, eztabaidak, talde eta banakako hausnarketarako talde dinamikak, bideoak eta abar.

Informazio zehatzagoa jasotzeko kontaktuan jarri.