Autoestimua maila pertsonal eta sozialean modu egokian garatzea ahalbidetuko digun oinarri seguru bezela ikusten dugu. Geure burua ikusteko eta balioesteko moduak eta neurri handi batean gure interakzioak eta gure ongizate subjektiboa zehazten ditu. Beraz, gure pertsonaren ebaluazio hobea lantzeak egokitzapen psikologiko eta sozial hobea lortzen lagun dezake. Ez dugu ahaztu behar izaki soziala garela, beraz, autoestimuak besteengan dugun eragina eta besteek gugan duten eraginean funtsezko eginkizuna duela.
Gure lanarekin gure segurtasun pertsonala indartzeko aukera ematen duten estrategiak eta trebetasunak garatzea bultzatu nahi dugu, geure buruaz dugun irudiaz jabetu, gure baliabide pertsonalak estimatzeko eta gure bizitzan praktikan jartzeko, eta baita gure
zailtasunak onartu eta gainditzeko ere.
- Autoestimu eta autokontzeptuaren arteko ezberdintasuna ezagutu.
- Norberaren identitatea aztertu autoezagutzaren bitartez.
- Norberarekiko konfiantza indartu.
- Mezu positiboak eta eraikitzaileak ematen eta jasotzen ikasi.