Begirada2

Izeki-tik ulertzen dugu gizarteak aurrera egin ahal izateko gure ikuspegia zabaltzea ezinbestekoa dela, gizarte justuago, orekatuago eta konektatuago bat sortzeko beharra oinarri hartuta. Horretarako, ikuspegi holistiko bat izatea,  garrantzitsua iruditzen zaigu, non gutako bakoitzak sentitzeko eta pentsatzeko moduak lekua duen, eta baita guztion arteko elkarreragina eta horrek dakarren eta sortzen duen guztia ere.

Guzti hau kontutan edukita, gure misioa hezkuntza eta komunitate eremuan prebentzio programak eta jarduerak sustatzea baita pertsonen behar psikologiko eta emozionalen erantzuna bermatuko duten ekintza babesgarriak diseinatzea ere.

Gure ahaleginak gure ikuspegia gizarteratzea izando du helburu honako ekintza printzipio hauek oinarritzat hartuta:

Profesionaltasuna: Lanbidea seriotasunez, zintzotasunez eta eraginkortasunaz jarduteko, prestakuntza eta gaurkotze profesionalari garrantzia emanez.

Egokitasuna eta malgutasuna: talde eta gizabanako bakoitza bakarra dela ulertzeko, beraz, garatzeko espazioa izatea merezi duela jakin eta bermatzeko. Momentura eta taldera egokitu eta haien aniztasuna balioestea. Ikasketa prozesuaren kontzientzia eduki eta taldearen beraren itzulerari garrantzia ematea.

Errespetua: Parte-hartzaile bakoitzaren aniztasuna eta erritmo eta talde edota banakako beharrak errespetatzea. Pertsona guztiek beren lekua izan dezaketen epairik gabeko gunea sortzea.

Lankidetza talde lan kooperatiboa eredu eta eraikuntza kolektiboaren barruan.

Jabekuntza eta parte-hartzea taldean aldaketa eta ikaskuntza motibatzen dituen elementu eraldatzaile gisa ulertzen da.

Pertsonekiko eta gizartearekiko konpromisoa komunitatearekiko eta horrek ongizate orokorraren eta gizabanakoaren eta norberaren eta gizartearen aldaketaren borondatearen bilaketa bilakatzen du.

Euskararekiko eta euskalduntzearekiko konpromisoa.