Historia 3

Izeki Elkartea 2011an sortu zen, Gizarte Esku-hartzean eta Hezkuntzaren arlo desberdinetan lan egin zuten profesional talde baten esperientziaren ondorioz.

Bazterkeria arriskuan edota eskola populazioarekin urteetan zehar lan eginda, alor horretan hazteko elkartea sortzea erabaki genuen, hezkuntza eta garapen pertsonal, sozial eta emozionalari buruzko gure ikuspuntua bultzatzeko programa eta baliabide berriak diseinatuz.

Gizarte eta hezkuntza arloan daramatzagun denbora honetan, lan egiten dugun entitateekin, administrazioekin eta biztanleriarekin dugun harremana gertutasuna eta egokitzeko eta komunikatzeko gaitasunengatik nabarmentzen da.