Talde eta pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako tailerrak, hitzaldiak eta ikastaroak egiten ditugu.
Partaidetzaren, jolasaren eta bizipenen ikuspegitik eraikitakoak.
Pertsona helduak
Edozein esparrutako pertsona helduen taldeentzako mintegi eta/edo tailerrak diseinatzen eta gauzatzen ditugu. Horietan, hazkunde pertsonal, talde eta sozialean lan egiten da. Partekatzeko, ikasteko eta tresnak emateko espazioak sortzen ditugu, ongizate handiagoa lortzeko eta aldaketan lagunduko duten sareak sortzeko.
Haurrak eta nerabeak
Haur eta nerabe taldeekin lan egite dugu, bai hezkuntzan, bai eskolaz kanpoko esparruan eta/edo aisialdian. Garatzen laguntzeko asmoz, hazkunde pertsonaleko eta harremanetako lana egiten dugu, hobeto egokitzeko eta ongizate pertsonal eta sozial handiago izateko. Horretarako, IZATEKO, SENTITZEKO eta PARTEKATZEKO gune bat eskaintzen dizuegu, gozamenetik, jokotik eta sormenetik abiatuta, eta horretarako tresna erabilgarriak eskainiz.
Familiak
Familia barruko komunikazioa eta denbora ardatz dituzten eremuak eskaintzen ditugu. Alde horretatik, funtsezkoa da elkar ezagutzea eta familiako bizitza hobetzeko aldaketa pertsonalak eta harremanetakoak erraztuko dituzten gaitasunak garatzea. Zainketa eta errespetu ingurune bat eraikitzen dugu, hortik abiatuta familia bakoitzaren beharrei erantzun ahal izateko, jolasaren eta bizpenen ikuspegitik. Gure emozioak eta harremanak landuz familiarekin gozatzea da helburua.