Izeki-tik gizarte trebetasunetan egiten dugun lana, pertsona, talde eta abarren artean gertatzen diren prozesu elkarreragileen laguntza gisa ulertzen dugu pertsona,. Besteengandik behar dugun izaki sozialak gara eta horregatik elkarrekintza hauek gure egunerokotasunean berebiziko garrantzia dute. Pertsonen arteko harreman horiek gure bizitzako arlo guztietan eragin handia duten ongizate pertsonal eta sozialaren iturri handia dira eta baita gatazka eta ondoeza iturri ere.
Gure lanaren bidez, gure jarrera enpatikoak, baikorrak, erresilienteak, kolaboratzaileak eta kooperatiboak indartu nahi ditugu, pertsona guztientzako elkarbizitza eta elkarreragina positiboa lortzeko.
Lan honen helburuak honako hauek izango dira:
- Elkarrekin komunikatzeko tresna bideratzaileak trebatu.
- Enpatia garatu.
- Komunikazio asertiboa indartu.
- Entzute aktiboa landu.