Mindfulness222

Izekin Mindfulness programak eskaintzen ditugu  bizi kontzeptua eraikitzeko eta bizitzeko modu berri bat izan daitekeela kontsideratzen dugulako. Garapen pertsonalerako eta norberaren ezagutzarako bide izanda, gure ondoeza askoren garapena murrizteko posibilitatea eskaintzen digu. Gure ongizate emozional eta psikologikoen garapen, mantentze eta suspertzean jarrera aktibo eta poteretsu bat hartzea dute helburu.

Gure proposamenaren ardatz nagusia jendeak automatikoki lan egiten duenean konturatzen laguntzea eta oraingo uneaz gehiago jabetzen laguntzea da. Horrek gure oraineko sentimenduak, emozioak eta pentsamenduak ezagutzea dakar.

Gure Mindfulness programak pertsonen arteko topaketak dira, non gorputzaren, pentsamenduen eta emozioen kontzientzia eta era berean erlaxazioa eta sormena lantzeko espazioa eta denbora eskaintzen den.

Lan honen helburuak honako hauek izango dira:

  • Gure pentsamendu eta emozioez jabetzea, “Insight”. Konturatzea.
  • Atentzioa indartu memoria, entzute eta kontzentrazioa suspertuz.
  • Autoeregulazio emozionala garatu.
  • Estres eta antsietate aldarteak urritu.